Azken egunotako hainbat informazio argitu nahian, Zumaiako Udalak udaltzaingoen zerbitzuaren inguruko zenbait kontu argitu nahi ditu.
Zenbait urtez, negu garaiko udaltzaingo zerbitzua indartu asmoz uda garaian (ekainetik irailera) udaltzain gehiago kontratatu izan dira. Baina azken urteotan, urte osoko zerbitzua indartzea izan du helburu Udalak. Hala, azken urtean, 10 udaltzainek osatzen dute plantila. Beraz, aurten, uda garairako ez da plantila indartu beharrik ikusten.
Hala ere, ekainaren hasieratik iralera bitartean Udaltzaingoak zerbitzua zabalagoa eskainiko du, udaro bezala; astegunetan 6:00etatik 22:00etara, eta larunbat, igande eta jaiegunetan 7:00etatik 21:00ak arte, hain zuzen ere.