Garapen bidean dauden herrialdeetan lankidetzaprogramak, gizarte-sentsibilizaziokoak eta ekintza humanitarioak diruz laguntzeko 2013 urteko deialdia egin du Zumaiako Udalak.
Diru-laguntzarako 82.664 € banatuko dira oinarri espezifikoak diotena betetzen duten eskaintzen artean. Proiektu bakoitza diruz laguntzeko zenbatekoa ez da 18.000€ baino handiago izango, ez eta aurkontu osoaren %80 baino handiago era. Hala ere Gizarte Zerbitzu Batzordean eta modu berezi bezala aztertuko dira diru-laguntza handiago eskatzen duten eskaerak. Eskaera berezi horiek aztertu ondoren eta beti ere aurrekonturik balego diru kopuru handiago onartzerik egongo litzateke.
Diru-laguntza eskaerak Zumaiako Udaleko Gizarte Zerbitzu edo erregistro nagusian aurkez daitezke bulego orduetan uztailaren 8a baino lehen.
Bete beharreko dokumentazio guztia hemen kontsultatu dezakezue.