'Zaharrak berri' antzezlanerako gonbidapenak ditugu bazkideen artean zozketatzeko

Baleike 2013ko uztailaren 1a

 

Ostiral honetan, uztailak 5, 22:00etan eta Aita Mari zinean, 'Zaharrak berri' izeneko antzezlana aurkeztuko da Aita Mari zinean. Itzurungo uhinak taldearen lan berria da eta Inazio Tolosa dute orain ere zuzendari. Antzezlan hau ikusteko gonbidapenak ditugu Baleikeko bazkideen artean zozketatzeko.

Hiru gonbidapen bikoitz ditugu (hiru lagunentzako bina). Zozketan parte hartzeko mezu bat bidali beharko da elkartea@baleike.com helbideta. Sarituen izenak asteazken eguerdian jakingo dira. Parte hartu zozketan eta zorte on!

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide