Urte bat Gorka gabe

Baleike 2013ko uztailaren 5a

 

Atzo, hilak 5, Gorka Ramos istripuan hil zenaren lehen urteurrena bete zen. Gorkak Okin enpresan egiten zuen lan, gaueko txandan. Gauean zehar faltan somatu zuten eta handik gutxira hilik aurkitu zuten.

Okineko plantilla guztia, fabrikakoak, bulegokoak eta enpresako zuzendaritza, ordu erdiz bildu zen atarian produkzioa eten eta gero, isilik zendutako lankideari omenaldi bat eskaintzeko amoarekin. Fabrikaren barruan plaka bat ere jarri dute bere ohoretan, "egunero ikusi eta bera gogora dezagun. Enpresako lankideok ez dugu inoiz ahaztuko . Gorka beti izango gutako bat".

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide