Zumaia Salegi Jatetxeak igandean ekingo dio lehia ofizialari

Baleike 2013ko uztailaren 5a

Hainbat hilabetez prestakuntza lan isila bezain gogorra egin eta gero, Zumaia Salegi Jatetxeko arraunlariei heldu zaie lehia ofizialean hasteko ordua. Igande honetan izango da, Trintxerpen, 11:00etan hasita.

Gipuzkoako ligako aurreneko estropada puntuagarria izango da igandekoa. Erlojuaren aurka lehiatuko dira zazpi ontziak: sei gipuzkoarrak eta gonbidatu bezala datorren Bizkaia. Binaka joango dira gipuzkoarrak, baina estropadari hasiera Bizkaiak emango dio, bakarrean.

Hemen duzue estropada honen inguruko informazio zabalagoa.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide