EkoBira, kontsumo jasangarriaren azoka ibiltaria, Zumaian izango da larunbatean. Eusebio Gurrutxaga plazan izango da 10:30-14:30 eta 16:30-19:30 bitartean. Bisitari guztiek egiaztatuko dute “beste kontsumo era bat posible dela”.
Bizimodu jasangarria egiteko aukerak badaude elikadura alorrean eta baita energiakontsumoan, aisialdian eta abarretan eta hori ikusgai jarri nahi du EkoBirak. Produktu eta zerbitzu ekologikoak, ingurumenean eragin edo inpaktu txikiagoa dutenak, kontsumitzeko aukerak azalarazi nahi ditu. Kontsumo jasangarria eta solidarioa sustatzea da Kutxa Ekogunearen ildo estrategikoetako bat eta horren harira sustatu du proiektu hau hirugarren urtez.
EkoBira aurten ere herritarrengan zentratu da egunero sortzen ditugun zaborrakaprobetxatzeko ekintza batzuk proposatuz. Hauek dira Zumaian izango diren tailer praktikoak:
- Lego serious Play: Herritarrek herriko ingurumen erronketan parte hartzen. Ordutegia: 10:30etatik 14:00etara. Adina: +18 urte
- Baratzea balkoian: Zure etxeko balkoian noiz eta nola barazkiak landatzen ikasi. Ordutegia: 11:00etatik 14:00etara. Adina: +7 urte
- Sukaldaritza Solarra: Sukalde eta labe solar batekin sukaldaritza demostrazioa eta daztaketa. Ordutegia: Egun osoa. Adina: Adin guztiak
- Altzari birziklatuak: Etxeko objektuekin birziklaturiko altzariak egiten ikasi. Ordutegia: 11:30etatik 14:00etara. Adina: +7 urte
- Krema eta xaboiak: Etxeko produktuekin era erraz baten, xaboia eta kremak egiten ikasi. Ordutegia: 17:00etatik 19:30etara. Adina: +7 urte
Ekintza guztietan, 14 urte baino gutxiagoko gazteak gurasoekin egon beharko dira. Ekintza guzti hauek dohainik dira, eta plaza mugatuak direnez, komeni da aldez aurretik izena ematea ekogunea.net webgunean.