Kiroleko ikastaroetan izena emateko aukera dago oraindik

Baleike 2013ko uztailaren 8a

Kiroldegian eta itsas kiroldegian egiten ari diren udako ikastaroetan izena emateko aukera dago oraindik. Aste honetan bukatuko da lehen hamabostaldia, eta hainbat ikastarotan oraindik bada bigarren hamabostaldirako izena emateko aukera. Besteak beste, igeriketa, tenisa, patinak, piragua, surfa, arrauna... dira aukeran.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide