Zumaiako Arraun Elkartearen aldeko bertso saioa egingo da uztailaren 19an

Baleike 2013ko uztailaren 10a

 

Bertsolaritzak eta arraunak bat egingo dute uztailaren 19an, ostirala, Zumaian, 22:30etik aurrera. Arraun Elkarteak antolatuta, bertso saioa izango da Aita Mari zinema aretoan.

Berezia izango da saioa, hainbat arrazoi tarteko. Batetik, bertsolari kopurua: 12 ariko dira kantuan, Jon Maia patroi dutela. Hauek dira:

Maialen Lujanbio

Anjel Mari Peñagarikano

Jexus Mari Irazu

Aitor Mendiluze

Igor Elortza

Iker Zubeldia

Unai Iturriaga

Eneko Abasolo

Julio Soto

Sustrai Colina

Sebastian Lizaso

Amaia Agirre

Punta-puntako trainerua, zalantzarik gabe, arraun zale eta bertso zalearen gozamenerako.

Berezitasuna emango dion bestea omenaldi bat izango da. Hain zuzen, Arraun Elkarteak omendu egingo baitu klubaren historian egundoko garrantzia izan duen Luis Mari Olasagasti 'Luxia' entrenatzaile ohia. Ia 30 urtez izan zen entrenatzaile, eta 2010ean utzi zion lan horri. Klubak esker ona adierazi nahi dio.

Sarrera 10 euroan dago salgai leku hauetan: Zumaian bertan, Turismo Bulegoan eta Idoia Ardotegian. Saioa hasi aurretik Aita Mari aretoko lehiatilan ere jarriko dira salgai.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide