Puntu bakarra izango du gaur 19:00etatik aurrera Udaletxean egingo den ez ohiko plenoan. Ontziolen gaia aztertuko da. Ontziolei elkartasuna adierazteko EAJren udal taldeak aurkeztutako mozioa eta hari Bilduk egindako emendakinak eztabaidatu eta bozkatuko dira. Balenciagako langileak gonbidatu ditu plenora Udalak.