Epaiketaren mehatxua gainean, urtemuga ospatuko du Inpernupek

Baleike 2013ko uztailaren 15a

Inpernupe elkarteak 27. urtemuga ospatuko du asteburuan, herriko tabernen aurka urrian hasiko den epaiketaren mehatxua gainean duela. Hemen daukazue bidali diguten oharra:Uztailarekin batera iritsi zaigu Inpernuperen urtemuga ere, eta urtero legez, elkarrekin ospatzeko gonbidapena luzatu nahi dizuegu. Bazkari eder batekin ospatzeko asmoa dugu oraingoan, uztailaren 20an. Ezin dugu ahaztu, ordea, 27. urteurren hau testuinguru berezi eta kezkagarri batean iritsi zaigula. Jakina da epaiketa politikoek ez dutela etenik ezagutu gure herrian, eta Inpernupek ere mehatxua gainean du. Izan ere, urriaren 17an hasiko da 35/02 sumarioari dagokion epaiketa; hau da, “herriko tabernen auzia”. Auzi honek ixteko arriskuan kokatzen du Inpernupe, beste 110 herriko taberna eta lokalekin batera. Auzian inputatuta dauden 40 kiderentzat, berriz, hamabi, hamar eta zortzi urteko kartzela zigorrak eskatzen dituzte. Horrexegatik, 27. urteurren honetan gurekin kalera ateratzera animatzen zaituztegu, orain artekoak ospatzera, eta beste hainbat ospatzeko nahia eta eskubidea aldarrikatzera. Uztailaren 20an dugu zita, bertan ikusiko garelakoan, jarraian duzue hitzorduen berri:

Ostirala 19

20:30ean, pintxo-pote musikatua Joseba Irazokirekin

Larunbata 20

12:00etan, Inpernupeko Joaldunak herrian zehar

13:00etan, kontzentrazioa Magnolioan

14:30ean, bazkaria

Txartelak Inpernupen salgai 15 euroan, osteguna 18ra arte

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide