Musika Jaialdiak azken kontzertuak izango ditu igandera bitartean

Baleike 2013ko abuztuaren 8a

Igande honetan amaituko da aurtengo Musika Jaialdia. Bai kalitate, bai entzule kopuruaren aldetik maila handiko jaialdia izaten ari da aurtengoa. 2013ko jaialdia amaitzeko hiru kontzertu geratzen dira, ostiralean, Euskal Jaiak medio, ez baita ekitaldirik izango.

Honako hiru emanaldi hauek izango dira datozen egunetan.

Osteguna 8, 22:00etan, Maria eta Josen: Le Tendre Amour taldearen 'La serva padrona' opera bufa.

Larunbata 10, 22:00etan, Aita Marin: Iñaki Salvador eta Ainara Ortegaren eskutik, 'Cine para dos y un terrón de jazz'.

Igandea 11, 20:00etan, Mari kalean: The Sey Sisters-en gospel kontzertua.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide