Gaur amaituko da Bertil Lagerström artista suediarraren omenez antolatutako erakusketa. Bertilen lanak erakusketarako lagatzeko deia egin zitzaien zumaiarrei eta dozenaka bildu ziren. Denak ezin izan dira tabernetako hormetan erakutsi, baina aukera aprobetxatu da argazkiak egin eta lana katalogatzeko. Hemen ikus dezakezue bilduma.