Oikiako "neskatx batek" Basarriri erantzun zionekoa

Baleike 2013ko abuztuaren 28a

Emakumea leku txarrean jartzen zuen bertso sorta idatzi zuen Basarrik bere garaian, eta Inaxi Etxabek, Oikiako "neskatx batek", batere kikildu gabe erantzun. Basarriren omenezko saio bat egin berri dute Zarautzen eta gogora ekarri dute ika-mika: Iñigo Manzisidor Mantxi-k egin du Basarrirena, eta Inaxik berak kantatu ditu bere erantzuneko bertsoak. Bertsoak.com-ek egindako elkarrizketan kontatzen du Inaxik bere gazte garaian oso gaizki ikusia zegoela emakumeek bertsotan egitea, erlijio kontuekin lotuta ez bazegoen: "Tabernetan edo hasiz gero, emakumeari fama txarra segituan jartzen zioten".

Manuela Galdona

Inaxi Etxaberen kasuak garbi erakusten du, bertsolaritzan behintzat, garaiak asko aldatu direla, zorionez. Eta gogoratu gara duela lauzpabost urte Baleike aldizkarian jaso genuela gure herriko beste emakume bertsolari baten historia: Manuela Galdona. Joanito Dorronsorok kontatu zuenez, 1880-81ean Humboldt filologo alemaniar ezagunak Euskal Herrian egindako bidaian egin zuen topo Manuela Galdona zumaiarrarekin, eta bertso batzuk kantatu zizkion. Hemen irakur dezakezue Joanitok jasotako pasarte bitxi eta eder hura: Manuela Galdona

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide