Gure kostaldetik gertu bizi diren zetazeoak ikusteko irteera antolatu du Algorri Interpretazio Zentroak irailaren 7rako, Udalaren laguntzarekin. Irailaren 4ra arte eman daiteke izena. Hemen daukazue informazio zehatzagoa:Egitaraua
08:00, Beheko plazan elkartu eta Bermeoko portura abiatu autobusez.
10:00-14:00, Itsasontziko irteera zetazeoak ikusteko.
14:00, Bermeoko portuan taldea jaso eta Busturia udalerrira abiatu.
14:30, Bazkaria (norberak etxetik ekarritakoa).
16:30, Torre Madariaga, Euskadiko Biodibertsitate Zentrora bisita.
18:30, Busturian taldea jaso eta Zumaiara itzuli.
Ekarri beharrekoak
• Bazkaria eta askaria norberak etxetik ekarritakoa izango da.
• Haize eta hotzari aurre egiteko berokiak eraman.
• Eguzkitako krema, eguzkitako betaurrekoak eta bisera eraman.
• Nahi izatekotan prismatikoak, argazki makina eta bideo kamera eraman.
Irteeraren prezioa, Zumaiako Udalak diruz lagunduta:
• Helduak, 30 euro
• 7-12 urte bitarteko haurrak, 20 euro.
Prezioak itsasontziko irteera, Torre Madariagara bisita eta joan-etorria barneratzen du.
Diru-sarrera Zumaiako Udalaren kontu korrontean egingo da, eta irteeraren egunean agiria aurkeztuko zaio koordinatzaileari. Diru-sarrera egiteko kontu-korrontea: KUTXA 2095 5174 94 10 61511381, izen-abizenak zehaztuz eta kontzeptu bezala “zetazeoak irteera” adieraziz.
Oharra: gutxienez 14 pertsona elkartu behar dira irteera egin ahal izateko.
Izena emateko
Algorri Interpretazio Zentroarekin harremanetan jarri Irailaren 4a arte; telefonoz: 94314310; mailez: algorri@zumaia.net.