Mila metroko finalean hartu du parte Duisburgeko Munduko Txapelketan, Espainiako selekzioko K4-ean. Lehen bosten artean sailkatu eta dominetatik gertu egotea espero zuten, baina finalean ez dute aukerarik izan. Lehen metroetatik nahikoa atzeratuta gelditu dira eta ezinezkoa izan zaie burura gerturatzea. Azkenean, zortzigarren izan dira, Alemaniaren aurretik. Urrea Errusiak irabazi du, Txekiar Errepublika eta Australiaren aurretik.