Bi turista helikopteroz atera behar izan dituzte harraldetik

Baleike 2013ko irailaren 5a

Harraldean, Arantzazpia inguruan, zebiltzan bi turistek beren burua harrapatuta ikusi dute mareak gora egin duenean. Larrialdi zerbitzura deitu eta hasieran itsasoz saiatu dira Gurutze Gorriko eta Itsas Salbamenduko taldeak, baina azkenean helikopteroarekin atera behar izan dituzte. Onik atera dituzte, inolako zauririk gabe.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide