Hemen daukazue datorren larunbatean, hilak 14, ospatuko den X. Olarro Eguneko egitaraua. Ostegunetik aurrera akuario erakusketa egongo da Oxford aretoan; bertan, olagarroak eta beste itsas bizidun batzuk ikusi ahal izango dira. Bestalde, gogoratu herri bazkarirako txartelak salgai daudela turismo bulegoan, zortzi euroan.OLARRO EGUNA, irailak 14
• 09:00etan, DIANA txistulariekin.
• Goiz partean IX. ARGAZKI RALLYA. Izen-ematea turismo bulegoan 08:30etik 09:30era.
• 9:30etik aurrera Arranplara iritsiko dira “BATEL EROAK” elkarteko hainbat txalupa tradizional. Nabigazioaren ondoren 13.00etatik aurrera moilan bertan egongo dira ikusgai.
• 10:00etan koadrilen arteko batel-estropada, OLARRO EGUNEKO VII. BANDERA, Telmo Deun arraun elkarteak antolatuta. Gaztetxoenekin hasita, Itsas kiroldegi parean izango da irteera eta Txomin Agirre kaian emango da ziaboga.
• 09:30etik 13:00etara sukaldariak lanean Eusebio Gurrutxaga plazan: LEHIAKETA GASTRONOMIKOA, herriko elkarte eta koadrilen artean.
• 10:30etik 14:30era Eusebio Gurrutxaga plazan, ELIKAGAIEN AZOKA, jaki eta edari dastaketarekin.
• 11:00etatik 13:00etara, Algorri Ezagutza Etxean 6-12 urte bitarteko haurrentzat doako tailerrak.
• 11:00etatik 13:30era Gernika parkean HAUR ETA GAZTETXOENTZAT JOLASAK (zinta harrapatzea bizikletan, eltzetxoak puskatzea...) eta KUKAINA Arranplan, Itxas-Gain Elkarteak antolatuta.
• 11:00etatik 14:00etara atea zabalik KOFRADIAN, ARRAINEN BENTA ARETOA ikusteko.
• 11.00etatik 14.00etara Oxford aretoan, Akuarioak ikusgai.
• 11:15ean HAMAIKETAKOA Pulpo elkartean olagarro-harrapatzaile izandakoentzat.
• 12:00ean BEHEKO PLAZA ABESBATZAREN SAIOAK herrian zehar.
• 13:00ean LEHIAKETA GASTRONOMIKOKO epaia eta sari-banaketa.
• Goiz partean, OLAGARRO-ZOPA txosnetan. Estropada eremuan kokatuko den txosnan brotxetak banatuko dira.
• 14:30ean HERRI BAZKARIA, Eusebio Gurrutxaga plazan.
• 17:00etatik 20:00etara atea zabalik KOFRADIAN, ARRAINEN BENTA ARETOA ikusteko.
• 18:00etatik 20:00etara Oxford aretoan, akuarioak ikusgai.
• 18:30etik aurrera txosnetan olagarro-brotxetak eta edariak.
• Ordu berean THE MCKENSY´S CLAN BAND taldearen kalejira.
• 22:00etatik aurrera erromeria, OBANEUKE taldearen eskutik, Kofradian.
• Ordu berean, SKASTIK eta KASIK taldeen kontzertuak Gaztetxean.