Kontxako Banderari buruzko aldizkari berezia

Baleike 2013ko irailaren 13a

Zenbaki berezia da iraileko Baleike. Zumaiak irabazitako Kontxako hirugarren banderari eskaini dizkiogu orrialde guztiak: erreportajea, protagonisten hitzak, jarraitzaileen bizipenak, estropadetako datuak, historia, iritziak, argazki ederrenak eta QR bidezko osagarri multimediak (bideoak, argazki bildumak eta elkarrizketak)... Eskuratu eta gordetzeko moduko zenbakia. Dagoeneko ohiko salmenta puntuetan eskura dezakezue (bazkideok etxean jasoko duzue).

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide