"Irabazi ala galdu, ez dakigu ze ingo deun, baina gure bihotzian beti dago Telmo Deun...", hala dio Jon Maiak idatzitako kantak. Astebetean irabaztearen gozoa eta galtzearen gazia, biak probatu ditugu Zumaian; horiek dira kirolaren gatza eta piperra. Baina ez da garrantzitsuena. Entzun abestia eta gora animo horiek!