Datorren igandean, irailak 22, egun guztiko irteera bat egingo du Inda Mendik: Otzaurte-San Adrian-Arantzazu. Luze samarra bada ere, erraza da, beraz, haur eta heldu guztiak gonbidatuta zaudete. Irteera goizeko 8:00etan izango da Txomin Agirre kaian dagoen geltokitik. Izena Goiko estankoan eman behar da (943860357). Helduek 12 € ordaindu behar dute eta haurrek 6 €.