Uda amaitzear da eta ohartzerako barru giroak harrapatuko gaitu. Udazken iluntzeak alaitzeko zer egokiagorik kultur eskaintza aprobetxatzea baino. Esate baterako, udazkeneko antzerki denboraldia. Urriaren 4an hasi eta abenduak 22ra arte zortzi antzezlan taularatuko dira Aita Mari aretoan, heldu zein haurrentzat. Hemen daukazue egitaraua –eduki multimediekin osatua–, planak egiten hasteko:
Urriak 4 (22:00etan)
Para lo que hay que vivir... mejor no morirse nunca. Gaupasa konpainia.
Urriak 6 (12:00etan eta 16:30ean)
Hansel eta Gretel txokolatezko etxean. Glu-Glu.
Urriak 18 (22:00etan)
Poza. Metrokoadroka.
Azaroak 15 (22:00etan)
Hitzak. Hika teatroa.
Urtaroetarako jolastuko dugu? Kantinelas teatro.
Azaroak 29 (22:00etan)
Hamlet. Artedrama/Le petit theatre de pain/ Dejabu panpin laborategia.
Abenduak 13 (22:00etan)
Hiru. Txalo produkzioak.
Abenduak 22 (17:00etan)
On egin. Borobil teatroa.