Asteburuan jokatuko da Zumaiako Surf Txapelketa

Baleike 2013ko irailaren 19a

Larunbatean eta igandean jokatuko da 2013ko Zumaiako Surf Txapelketa, Itzurun hondartzan. Surfeko eta bodyboardeko txapelak egongo dira jokoan. Aurten, berrikuntza modura, 14 urtetik beherakoentzako txapelketa ez lehiakorra jokatuko da. Bide batez, nesken parte hartzea ere bereziki bultzatu nahi du ZISKEk.

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide