Iraileko ohiko plenorako deialdia

Baleike 2013ko irailaren 26a

Gaur, iraileko azken osteguna, ohiko plenoa egingo da udaletxeko areto nagusian, 19:00etatik aurrera. Hemen daukazue aztertuko diren gaien zerrenda:1.- Peru Fernandez-Arroiabe Txapartegi jaunak, EH-Bildu taldearen zinegotzi kargua hartzea.

2.- Ogasuna

2.1.-Zumaiako Udalaren 2012ko kontu orokorrak onartzea, bidezko bada.

2.2.- 8 kreditu aldaketatik aurrera gaur egunerarte 2013ko aurrekontuetan eman diren kreditu aldaketak jakinaraztea.

3.- Hirigintza

3.1.- Irizpenak:

3.1.1.- Udal Etxebizitza tasatuen ordanantzan sartzeko klausula berria onartzea, bidezko bada.

3.1.2.- 07-HA-Ardantzabideko 7.1 eta 7.2 partzelatan etxebizitzen –udal salneurri tasatuan– zozketatik suertatutako etxebizitza soberakinak esleitzeko erregistro iraunkorra irekitzea eta etxebizitzen onuradun izateko baldintzen aldaketa onartzea, bidezko bada.

3.1.3.- Zumaiako arau subsidiarioen laugarren aldaketari, 19 H.A. Oikia, behin betiko onartzea, bidezko bada.

4.- Eskari-galderak.

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide