Ostiralean hasi eta asteburu osoan jai giroa izan da nagusi Artadin. Atzo, San Migel egunez, eguerdi partean pilota partida, txakolin dastaketa eta bertso saioa izan ziren mezaren ondoren. Pilota partida Ugalde eta Imaz oiartzuarrek irabazi zuten 25-23, Urkizu eta Aizpitarte hernaniarren aurka. Hemen ikus ditzakezue atzo eguerdiko argazkiak (argazkilaria: Juan Luis Romatet).