Nagore Garcia zumaiarra atxilotu dute Herrira-ren aurkako polizia operazioan

Baleike 2013ko irailaren 30a

Herrira-ren aurkako polizia operazioa egiten ari da Guardia Zibila Bilbon, Gasteizen, Iruñean eta Hernanin, Eloy Velasco epailearen aginduz. Oraingoz, guztira 18 lagun atxilotu dituzte, tartean Nagore Garcia zumaiarra. Herrira-k Hernanin duen egoitzan atxilotu dute Nagore. Jakin dugunez, oraindik bertan daukate beste bederatzi lagunekin batera. Guardia Zibila egoitza miatzen ari da eta ofiziozko abokatu bat dago presente. Konfiantzazko abokatuari ez diote atxilotuak ikusten utzi. Atxiloketak salatzeko manifestazioa deitu dute, 19:30ean, Kofradiatik abiatuta.

Udal Gobernua: "Giza eskubideen defentsa aritzea ez da delitu" 

Operazioari buruzko informazioa (berria.info)

BIDEOA: Hernaniko miaketa (www.ateakireki.com)

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide