"Giza eskubideen defentsan aritzea ez da delitu"

Baleike 2013ko irailaren 30a

Zumaiako Udal Gobernuak gaur goizean Herrira mugimenduaren kontra eginiko operazioa salatu nahi du, eta operazio horretan atxilotu duten Nagore Garcia zumaiarrari eta bere gertukoei babes osoa azaldu nahi die. Hala, Garcia lehenbailehen aske gelditzeko eskatzen du, giza eskubideen defentsan aritzea ez delako delitua.

Herrira mugimenduak giza eskubideen alde egiten duen lana berretsi nahi du, eta Udal Gobernuak bere konpromisoa azaltzen du, besteak beste, Euskal Herriaren gatazkaren konponbidean eta Euskal preso politikoen eskubideen defentsan lan aktiboan segitzeko. Gaur 19:30etatik aurrera Kofradiatik abiatuta mobilizazioak izango dira.

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide