'Flysch, haitzen hitza' dvd-aren bost ale dauzkagu zozkatzeko

Baleike 2013ko urriaren 1a

Flysch, haitzen hitza dokumentala dvd euskarrian argitaratu berri du Geoparkeak. Dagoeneko turismo bulegoan eta Algorri Interpretazio Zentroan eros daitezke. Gure partetik, bost ale dauzkagu Baleike Kultur Elkarteko bazkideen artean zozkatzeko.

Ondorengo galderari erantzun eta bidali zure datuekin batera –bazkidearen izena zehaztu– aldizkaria@baleike.com helbidera, ostiral eguerdia baino lehen.

Galdera: Zuretzat zein da Geoparkeko lekurik ederrena?

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide