Igartubeiti baserrira irteera antolatu du Ludotekak

Baleike 2013ko urriaren 3a

Datorren urriaren 20rako ikasturte berriko lehen irteera antolatu du Ludotekek, Ezkio-Itsasoko Igartubeiti baserrira.Bidaia autobusez egingo da; irteera 10:00etan izango da Ludotekatik eta itzulera 18:00etan. Izena emateko epea urriaren 7tik 11ra zabalduko da (plaza mugatuak). Helduek 20 euro ordaindu beharko dute eta haurrek 15. Igartubeiti baserria bisitatzeaz gain, bazkaria izango da eta ondoren familia arteko jolasak.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide