Alemaniako jairik ezagunena Zumaiara iritsiko da asteburuan. Oktober fest izango dugu Beheko plazan ostiraletik igandera. Garagardoak, txerri ukondoa, saltxitxak, txukruta eta beste hainbat jaki dastatu ahal izango dira jatetxean bertan eta kanpoaldean jarriko den karpan.
Ostiralean, 18:00etan zabalduko da Oktober fest. Ordu horretatik aurrera egongo da aukera garagardoak edan eta Alemaniako jakiak dastatzeko –hemengo jakiak ere egongo dira: txorizoa sargardoan egosia, txerrikiak, txahal saiheskiak, patata erreak...–. Gaueko 23:00etan, hip hop jaialdia egingo da, Urretxu, Zarautz eta Azpeitiko raperoekin. Larunbatean eta igandean egun osoan zabalik egongo da karpa, gauera arte. Larunbat gauean, Dj saioa egongo da 21:00etatik aurrera, Mr. Dubin'-en eskutik.