Non jaio gara zumaiarrak?

Baleike 2013ko urriaren 8a

Jatorriz nongoan dira gaur egun Zumaian bizi diren ia 10.000 lagunak? Nondik etorri da jendea Zumaiara bizitzera? Zer bilakaera izan du Zumaiako biztanleriak denboran? Galdera horiei eta beste hainbati erantzutera dator Aztikerrek Zumaiako Udalarentzat egin berri duen azterketak. Emaitzak prest dauzkate eta bihar, asteazkena, aurkeztuko dituzte jendaurrean. Ekitaldia udaletxeko pleno aretoan egingo da, 18:30ean.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide