Euskal Bodyboard Zirkuituko proba atzeratu egin dute

Baleike 2013ko urriaren 10a

Asteburuan zen jokatzekoa Itzurunen Euskal Bodyboard Zirkuituko hirugarren proba, maila itsasoaren baldintzak eskasak iragarri dituzte eta proba atzeratzea erabaki dute antolatzaileek. Azaroaren 2an eta 3an jokatuko da, eta urriaren 30era arte dago izena emateko aukera. Bestalde, gogoan izan hurrengo asteburuan, urriaren 18tik 20ra, Europako zirkuituko proba jokatuko dela. Goi mailako ikuskizuna, itsasoak laguntzen badu.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide