Zumaiako Udal Musika Bandak eta San Pedro Abesbatzak disko bat grabatuko dute asteburu honetan Andoaingo Garate estudioan. Larunbatean eta igandean egitekoak ziren Donostiako Elkarren, baina estudio honek izandako arazoak medio, lekuz aldatu behar izan dute grabazioa. Ostegunean izandako azken entseguan izan ginen. Hemen duzue han grabatutako bideoa.