Garraio publikoa hobetzeko bilera deitu du Aldundiak, herritarren ekarpenak jasotzeko

Baleike 2013ko urriaren 14a

Gipuzkoako Foru Aldundia, herri arteko garraio publikoa eta herritarren beharretara hobeto egokitzeko prozesu bat abiatu du eskualde ezberdinetan. Hala, garraio proiektua definitzeko, herrietan prozesu parte hartzaileak jarri ditu martxan. Zumaian, datorren asteartean, urriak 15, 19:00etan egingo da bilera, Alondegian.Aurrez, aste honetan etxe guztietara eskuorri bat bidali da, bete eta herrian jarri diren postontzietan botatzeko (Udaletxean, ALondegian, Kiroldegian eta Turismo bulegoan).

Informazio gehiagorako edo galdetegia betetzeko: http://garraioahobetzen.net/eu/

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide