Ostegunean hasiko da Zine Forum denboraldia

Baleike 2013ko urriaren 14a

Ostegunean hasi eta abenduaren 12ra arte, bost pelikulez osatutako egitaraua eskainiko du Ostarrena taldeak. Hauek dira udazkenerako aukeratu dituzten pelikulak: Trance (urriak 17), La mejor oferta (urriak 31), Paraíso=amor (azaroak 14), La piedra de la paciencia (azaroak 28) eta Mud (abenduak 12). Saio guztiak Aita Marin, 22:00etan. Loturetan dauzkazue pelikulen trailerrak.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide