Mariasun Landa idazlearekin solasean aritzeko aukera izan dute Irakurle Matte taldeko kideek, Festa aldameneko gelan liburuaren aitzakian. Berriketaldiaren kronika argitaratu dute blogean. Bestalde, denboraldiko lehen saioan aztergai izan zuten Alice Munro idazle kanadiarrak irabazi du, hain zuzen ere, aurtengo Nobel Saria. Ez dute begi txarra Irakurri Matteko kideek!
Irakurri Matte: Mariasun Landa
Hurrengo saioa azaroaren 12an egingo dute (Alondegian, 18:00etan). Sofi Oksanen idazle finlandiarraren Garbiketa eleberriaz hitz egingo dute. Europa osoan arrakasta nabarmena izan duen lana Joseba Ossak, Maia Ossak eta Mia Rissanenek ekarri zuten euskarara 2011n.