Ostiralean ez da zine saiorik izango, antzerkia dagoelako, baina larunbatetik aurrera Jobs filma emango dute. Apple enpresaren sortzaile Steve Jobsen bizitza kontatzen du. Igandeko haurrentzako saioan Jack cazagigantes emango dute. Eta zinezaleek gogoan izan gaur hasiko dela zine forumeko udazkeneko denboraldia, Trance pelikularekin.