Pulpo-Dominicos, larunbat arratsaldean Lubakin

Baleike 2013ko urriaren 18a

Zaragozako Dominicos taldea izango du aurkari bihar arratsaldean Bigara Pulpok (Lubaki, 16:30).Bigara Pulpok hiru puntu lortu ditu orain arte jokatutako lau jardunaldietan eta atzetik daude zaragozarrak, bi punturekin. Sailkapeneko atzealdetik pixka bat urruntzeko aukera egokia du Pulpok. Jokalariei dagokienez, Julen Yeregi eta Mikel Arrieta jokatzeko prest daude berriro; bestalde, Manex Elola baja izango da urte amaiera arte, Poloniara joan baita bere formakuntzarekin jarraitzeko.

Seniorren ondoren, Euskal Ligako kadete eta jubenilek jokatuko dute Ereintzaren aurka. Neskek igande goizean jokatuko dute. Jubeniletako bi taldeek oso ondo ekin diote denboraldiari, partida guztiak irabazita. Kadeteek bi partida irabazi dituzte eta bat galdu. Eta senior mailako nesken taldeak aurreko asteburuan lortu zuen lehen garaipena Leitzararen aurka, 17-16.

Bestalde, jubenil mailako Espainiako selekzioak Kauldi Odriozola deitu du azaroaren 2an eta 3an Hungariaren aurka lagunarteko bi partida jokatzeko.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide