Bihar, asteartea, bilera egingo da Alondegian (19:00etan) Errege Zamaldaka eta Jaiotza antolatzeko. Udalak egin du deialdia. Hemen daukazue zabaldu duen oharra:"Hainbeste urtetan Errege Zamalkada eta Jaiotza antolatzeko ardura hartu ondoren, Txepetxa Elkarteak jakinarazi digu ez dutela antolaketa beregain hartuko .
Gabonetako ekitalde nagusietakoak dira eta ez genuke nahi bertan behera geratzea. Ondorioz, Kultur Arlotik bilera ireki batera deitu nahi ditugu herriko talde eta elkarteak aurtengo Gabonetako egitaraua eta Zamalkada aurrera nola eraman aztertzeko.
Bilera Urriak 22 asteartean izango da 19:00etan Alondegian. Era guztietako lankidetzak eskertuko ditugu ekimen hauek aurrera ateratzeko.
Edonolako informazioa nahi duenak Alondegia Kultur Etxera jo dezake: 943-861056 / kultura@zumaiakoudala.net".