Dozenaka izango dira aurten ere Behobia-Donostia lasterketan parte hartuko duten zumaiarrak. Prestakuntza fisikoaz gain garrantzitsua da alde psikologikoa ere lantzea, baina kirolari afizionatuen artean ez dago ohiturarik. Gabeziari konponbidea jarri nahirik, datorren urriaren 29an gaiari buruzko tailerra eskainiko du Aritz Olagoi kirol psikologoak, Forondan, 18:30etik aurrera. Gaindituz eta Kirol Psikologia enpresek antolatu dute, eta doan izango da.