Tokiko hedabideen bilgune Tokikom eta Euskadi Irratiaren arteko lankidetza hitzarmenari esker ordu erdiko leihoa zabaldu zaio astelehenero Euskadi Irratiko Mezularia saioan tokian tokiko informazioari (18:30etik 19:00etara). Baleikek aukera izan du jadanik bi saiotan parte hartzeko, atzo arratsaldekoa berriena. Baleikeko kazetari Gorka Zabaleta eta Imanol Azkue idazlea izan ziren atzo Miramongo estudioetan, argitaratzear dagoen Jose Manuelen ibilerak edo begirada bat 1910-1920ko Zumaiari liburuaren berri emateko, besteak beste. Audioan entzun dezakezue saioak eman zuena. Liburuari buruzko kontuak 13. minututik aurrera aipatzen dira –laster emango dizuegu informazio zabalagoa–. Hurrengo txanda azaroaren 25ean egokitu zaio Baleikeri.