Aurreko asteburuan zen jokatzeko baina, beste behin, atzeratu egin behar izan zuten itsasoaren baldintzak ez zirelako egokiak. Asteburu honetarako egin dute deia. Zumaiako probaren faltan, Alex Odriozola sailkapeneko laugarren postuan dago 1.285 punturekin, Alexander Castañeda (2.000) –jokatutako biak irabazi ditu–, Julen de Diego (1.530) eta Gorka Arestiren (1.400) atzetik.