Errigorra ekimenaren otarrak salgai, euskararen alde

Baleike 2013ko azaroaren 7a

Erriberako produktuez osatutako otarrak saltzen ditu Errigorra ekimenak, eta irabazien %25 Nafarroako eremu ez euskalduneko ikastola eta AEKra bideratzen dute. Zumaiarrok badugu elkartasun ekimen honetan parte hartzeko aukera, Errigorraren otarrak salgai baitaude Inpernupe elkartean. Tabernako barran dagoen zerrendan izena eman eta erosi nahi den otar kopurua zehaztu behar da, azaroaren 14a baino lehen. Bideoan azaltzen da zer de Errigorra ekimena.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide