Liztor asiarren habia aurkitu dute Narruondon auzoan, zementu fabrika zaharraren tximiniaren alboan dagoen zuhaitz baten gainaldean. Duela pare bat urte bistaratu zituzten lehen aldiz liztor asiarrak Narruondo aldean.Fabrika zaharreko hormetako batean erlauntza dago eta handik ateratzen diren erleak ehizatzen dituzte, argazkian ikus daitekeen bezala. Hala ere, atzo arte ez zekiten liztorren habia non zegoen. Ikusi bezain pronto, udaltzainei abisua eman eta orain noiz kenduko zain daude. Oikian ere liztorren habia agertu zen eta ostiralean edo datorren astearen hasieran etorriko omen dira espezialistak biak kentzera. Ikusi beharko da Narruondokoa nola kentzen duten, arbolaren puntan baitago, hamabi bat metroko altueran.