EAJ-PNVk tasen igoeraren aurka bozkatu du "oso grabosoa eta indiskriminatua delako"

Baleike 2013ko azaroaren 7a

2014rako Udalak onartu berri duen zerga eta tasen ordenantzaren aurka zergatik bozkatu duen azaldu du EAJ-PNVk, prentsa oharrean. Hemen irakur dezakezue.

Zumaiako EAJ-ren Udaleko bozeramailea den, Montse Aranaren hitzetan:” EAJ-PNVk kontrako botoa eman dio Bilduk proposatutako zerga eta tasen igoerari udal zergen garestitzea oso grabosoa delako familientzat eta modu indiskriminatuan aplikatzen direlako; zumaiarren gaitasun ekonomikoa kontutan izan gabe, alegia”

Aranak “2014rako udal zerga eta tasen igoera modulatzeko” bere alderdiaren proposamena defendatu du, zeinak iraileko %0,7-ko KPI-a aplikatzea eskatzen duen eta ez Bilduk proposatutako %1,9-koa. EAJ-PNVren ustez Zumaia ondo posizionatuta dago ahalegin fiskala eta presio fiskalaren rankinean “azken hogei urtetan gure alderdiak eraman duen politika fiskalari esker, nahiz eta Ezker Abertzaleak eta EAk kontra egin izan zuten”.

Hutsik dauden etxebizitzei IBI-an ezartzen zaien errekarguari dagokionez Udaldiko etxebizitzak errekargu honetatik salbuetsita ustea defendatu du beti ere urtean zehar gutxienez bi hilabeteko erabilpena frogatzen denean, horretarako uraren kontsumoa edo beste edozein kontsumoaren frogagiriak balioko lukete.

“Neurri honekin Zumaiako turismo eta merkataritza jarduerak bultzatzen lagundu nahi da aldiroko biztanle horiek herrian kontsumoa eta aberastasuna sortzen laguntzen dutelako.”

Era berean Ekonomia jardueren zerga izoztea proposatu du.

Uraren kontsumoari dagokionez “gaur egun indarrean dagoen neurketa sistema mantentzea” eskatu du eta kontsumoaren neurketa sistema aldatzearen proposamenari ezezko botoaren arrazoia erabakia “presaka eta ondorioak behar den bezala baloratu gabe” hartu delako izan dela azaldu du. “Udal bilkura ospatu baina bi egun aurretik neurtzeko sistema berriak kostu bat izango duela esan zuten eta plenoan ez zekiten oraindik zenbatekoa izango den kostua”, gaineratu du Aranak; horregatik gaia “dagokion lasaitasunarekin” aztertzeko gonbitea egin du.

Zumaia,2013ko azaroaren 7a

Udal taldea

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide