Ardantzabiden kartel bat jarri dute Kooperatiba izan zeneko etxean, etxebizitzen promozio berri bat dela eta. Itxuraz, etxe berriak egiteko asmotan dira, baina ez euskaldunentzat, nonbait, gaztelania hutsean baitago kartela.
Kartelaren sinaduran, Ardantzabideko etxeak egin dituen enpresa berbera (ez diot doaneko propagandarik egingo); beraz, enpresa ez da etorri berria Zumaiara, ez da ezjakina, bulegoa dauka San Telmo kalearen barrenaldean… Batzuk euskaraz bizi nahi dugula aldarrikatzen; beste batzuk, berriz, entzungor, hori etengabe “errazten”…