Zumaiako Natur Taldeak jakinarazi duenez, aurten, antolaketa eta egutegi arazoak direla eta, ezin izan dituzte mikologia jardunaldiak antolatu. Hemen natur taldearen oharra:"Ohar honen bidez jakinarazi nahi dugu Udazkenean, hainbeste urtetan izan diren jardunaldiak aurten ez egitea erabaki dugula. Norbaitek, datorren urtean, Jardunaldiak antolatzeko interesik balu gurekin hitzegitera gonbidatzen dugu. Asko sentitzen dugu horrelako ekintza bat bertan behera uztea baina ezin izan dugu beste erabakirik hartu. Agur bero bat perretxikozale eta zumaiar guztiei".