Bihar eta etzi sexu aholkularitza zerbitzua izango da

Baleike 2013ko azaroaren 13a

Urrian hasi zen berriro abian sexu aholkularitza zerbitzua. Identitatea eta orientazio sexuala, bikote harremanak, elkarbizitza, ligatzea, intimitatea, komunikazioa, sexu-grina, zeloak, zailtasun sexualak... gai horiek guztiak eta gehiago lantzeko eskaintzen du Zumaiako Udalak sexologia zerbitzua.

Azaroan, bihar, azaroak 14, 11:30etatik 13:00etara bitartean hartuko ditu aurrez aurreko kontsultak. Etzi, berriz, azaroak 15, 17:30etatik 19:30etara bitartean izango da Beheko Plazako Hogarrean. Erabateko konfidentzialtasuna bermatzen da kontsultetan, eta aurrez aurreko kontsultez gain, telefono eta e-posta bidez ere egin daitezke kontsultak (609 606 777 eta sexologiazerbitzua@zumaiakoudala.net).

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide