Zumaiako Txirrindulari Elkarteak dei egiten die txirrindularitza kirol bezala ezagutu nahi duten gaztetxoei, 1999 eta 2002 bitartean jaiotako neska-mutilei eta haien gurasoei. Dei, ostiralean, azaroak 15, gerturatu daitezen elkarteak udaltzaingoaren aurrean duen egoitzara. Elkarteko arduradunak han izango dira (17:00-19:00) plangintzaren berri emateko prest. Ziklismoa ezagutzeak merezi du, kirol ederra da eta Zumaiako txirrindulari elkarteak erraztasunak emango dizkizu ondo pasatzearekin batera kirol hau ezagutu eta praktikatzeko.