Gaztetxoek interneten dauzkaten arriskuei aurre nola egin aztertuko da Institutuko Guraso Elkarteak antolatutako bi hitzaldietan. Bi saioak Sagarbide eraikineko batzar aretoan izango dira, azaroaren 21ean lehena eta azaroaren 28an bigarrena, 18:30ean hasita. Biak euskaraz izango dira. Hauek dira aztertuko diren gaiak:
Azaroaren 21ean: “Guri ez endredatzea”. Teknologia berrien bidez harreman osasuntsuak sustatzea izango da gai nagusia eta sare sozialen erabilpen eta gehiegikeria, arriskuak prebenitu, guraso kontrola etab. Gaitasunak aztertuko dira.
Azaroaren 28an: “Facebook, tuenti... zer jakin behar dugu sare sozialei buruz?”. Zer diren sare sozialak eta nolakoa den hauen funtzionamendua izango da gai nagusia eta bertan, sare sozialaren kontzeptua, aurkezpena eta pribatutasuna, arrisku eta aukerak, babesa eta konfiantza gaitasunak aztertuko dira.