Ikastaroak antolatzeko aukera zabaldu du Udalak

Baleike 2013ko azaroaren 14a

Ikastaroak antolatu nahi dituztenentzat deialdia zabaldu du Udalak. Ikastaroak urtarriletik maiatz amaiera arte luza daitezke, edo denbora tarte ezberdinetakoak ere izan daitezke, beti ere 2013-2014 ikasturtearen barne, eta kultura eta aisialdiaren ingurukoak behar dute izan.

Kultur Sailak antolatzen dituen ikastaroak arautzen dituzten oinarriak eskuragarri izango dira Kultur Etxean, interesa duen edonorentzat, aurrez eskaera eginez gero. Informazioa nahi duenak Alondegia Kultur Etxera jo dezake: 943-86.10.56 / kultura@zumaiakoudala.net. Proposamenak aurkezteko epea abenduaren 2an amaituko da.

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide